Sony Xperia E3 - Posta elektronikoa konfiguratzea

background image

Posta elektronikoa konfiguratzea

Erabili posta elektronikoaren aplikazioa posta elektronikoko kontuen bidez mezu

elektronikoak bidaltzeko eta jasotzeko. Posta elektronikoko kontu bat edo batzuk izan

ditzakezu aldi berean, besteak beste, enpresako Microsoft Exchange ActiveSync

kontuak.

Posta elektronikoko kontu bat konfiguratzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Posta elektronikoa.

3

Jarraitu konfigurazioa osatzeko pantailan agertzen diren argibideak.

Posta elektronikoaren zenbait zerbitzuetarako, baliteke posta elektronikoaren zerbitzu

hornitzailearekin harremanetan jarri behar izatea, posta elektronikoko kontuaren ezarpen

xehatuei buruzko informazioa eskuratzeko.

Posta elektronikoko kontuak gehitzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Posta elektronikoa.

3

Posta kontu bat baino gehiago erabiltzen ari bazara, punteatu

eta punteatu

Gehitu kontua.

4

Idatzi zure helbide elektronikoa eta pasahitza eta, ondoren, punteatu

Hurrengoa.

Posta kontuaren ezarpenak automatikoki deskarga ezin badaitezke, osatu

konfigurazioa eskuz.

5

Eskatzean, idatzi posta elektronikoko kontuaren izena, erraz identifika dadin.

6

Amaitutakoan, punteatu

Hurrengoa.

Posta elektronikoko kontu bat lehenetsitako kontu gisa ezartzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Posta elektronikoa.

3

Sakatu eta, ondoren, punteatu

Ezarpenak.

4

Hautatu mezu elektronikoak idazteko eta bidaltzeko lehenetsi gisa erabili nahi

duzun kontua.

5

Markatu

Kontu lehenetsia kontrol laukia. Sarrerako ontziaren kontu lehenetsia

agertuko da posta elektronikoaren aplikazioa irekitzen duzun bakoitzean.

Kontu bakarra baduzu, hori izango da automatikoki lehenetsia.