Sony Xperia E3 - Muntaketa

background image

Muntaketa

Plastikozko xafla babesle bat dago pantailara erantsita. Film hori kendu egin beharko

zenuke ukipen pantaila erabiltzen hasi aurretik. Bestela, baliteke ukipen pantailak behar

bezala ez funtzionatzea.

Atzeko estalkia kentzeko

Sartu azazkala tartean (ilustrazioan ikus daitekeen bezala) eta altxatu estalkia.

7

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Micro SIM txartela sartzeko

Kendu bateriaren estalkia eta sartu mikro SIM txartela zirrikituan, urre koloreko

kontaktu eremua behera begira dagoela.

Micro SIM txartela erabili behar duzu telefonoak behar bezala funtziona dezan. Tamaina

estandarreko zenbait SIM txartelek micro SIM txartel bateratua bereizteko aukera eskaintzen

dute. Behin micro SIM txartela tamaina estandarreko SIM txarteletik bereizitakoan, ezingo

duzu berriro erantsi eta tamaina estandarreko SIM txartela erabili. Ez baduzu micro SIM

txartelik edo zure uneko SIM txartelak ez badu bereiz daitekeen micro SIM txartelik, jarri

sarearen operadorearekin harremanetan SIM txartela eskuratzeari edo trukatzeari buruzko

informazioa eskuratzeko.

Micro SIM txartela kentzeko

1

Ireki atzeko estalkia.

2

Bilatu SIM txartelaren zirrikitua eta finkatzeko koska.

3

Sakatu koska beherantz azazkalarekin eta tiratu micro SIM txartelari kanporantz.

4

Atera SIM txartela guztiz zirrikitutik.

Era erabili objektu zorrotzik txartela ateratzeko, gailua kalte baitzenezake.

8

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Memoria txartel bat sartzeko

1

Kendu atzeko estalkia.

2

Sartu memoria txartela dagokion zirrikituan, urre koloreko konektoreak behera

begira dituela.

Memoria txartela kentzeko

1

Desaktibatu gailua edo desmuntatu memoria txartela

Ezarpenak > Biltegia >

Desmuntatu SD txartela ataletik.

2

Kendu atzeko estalkia eta tira memoria txartela kanpora ateratzeko.

Atzeko estalkia ezartzeko

1

Ezarri atzeko estalkia gailuaren atzealdean, eta bultzatu beheko ertzak beherantz,

euren tokian sartzeko.

2

Behetik gora mugitzeko, sakatu estalkiaren alboak, estalkiak bere tokian klik egin

arte.