Fitxategiak kudeatzea ordenagailua erabilita
atala 115 orrian.
Fitxategiak kudeatzea ordenagailua erabilita
Fitxategiak transferitzeko eta kudeatzeko, erabili USB kable bidezko konexioa Windows
®
sistema eragilea darabilen ordenagailu baten eta zure gailuaren artean. Bi gailuak
elkarrekin konektatuta daudenean, arrastatu eta jaregin edukia gailuaren eta
ordenagailuaren artean, edo gailuaren barneko biltegiaren eta SD txartelaren artean,
ordenagailuko fitxategi esploratzailea erabiliz.
115
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
PC bat edo Apple
®
Mac
®
ordenagailu bat baduzu, Xperia™ Companion softwarea erabil
dezakezu gailuko fitxategi-sistema atzitzeko.
Fitxategiak Wi-Fi
®
sareen bidez Multimedia transferentzia modua
erabiliz transferitzeko
Gailuaren eta Multimedia transferentzia modua (MTP) onartzen duten gailuen artean
fitxategiak transferi ditzakezu, Wi-Fi
®
konexioa erabiliz. Konektatu aurretik, bi gailuak
bikotetu behar dituzu. Musika, bideoak, argazkiak edo bestelako multimedia-fitxategiak
transferitzen ari bazara gailuaren eta ordenagailuaren artean, ordenagailuan Media Go™
aplikazioa erabiltzea da onena. Media Go™ aplikazioak multimedia-fitxategiak bihurtzen
ditu, gailuan erabili ahal izan ditzazun.
Eginbide hori erabiltzeko, multimedia transferentzia onartzen duen Wi-Fi
®
gaitasuneko gailu
bat behar duzu, adibidez, Microsoft
®
Windows Vista
®
edo Windows
®
7 darabilen ordenagailu
bat.
Gailua ordenagailuarekin hari gabe erabiltzeko prestatzeko
1
Ziurtatu Multimedia transferentzia modua gaituta dagoela gailuan. Normalean,
lehenespenez gaituta dago.
2
Konektatu gailua ordenagailura USB kablearen bitartez.
3
Ordenagailua: Pantailan gailuaren izena agertzen denean, egin klik Konfiguratu
gailua sarea atzitzeko aukeran eta jarraitu ordenagailua eta gailua bikotetzeko
argibideei.
4
Bikotetzea amaitutakoan, deskonektatu USB kablea bi gailuetatik.
Parekatutako gailuetara hari gabe konektatzeko
1
Ziurtatu Multimedia transferentzia modua gaituta dagoela gailuan. Normalean,
lehenespenez gaituta dago.
2
Ziurtatu Wi-Fi
®
funtzioa aktibatuta dagoela.
3
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
4
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Xperia™ konektagarritasuna > USB konexioak.
5
Hari gabeko multimedia transferentzia atalean, hautatu konektatu nahi duzun
parekatutako gailua.
6
Punteatu
Konek..
Parekatutako gailuetatik deskonektatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Xperia™ konektagarritasuna > USB konexioak.
3
Hari gabeko multimedia transferentzia atalean, hautatu deskonektatu nahi duzun
parekatutako gailua.
4
Punteatu
Deskonektatu.
Beste gailu batekiko parekatzea kentzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Xperia™ konektagarritasuna > USB konexioak.
3
Hautatu kendu nahi duzun parekatutako gailua.
4
Punteatu
Utzi parekatzeari.