Ukipen bakarreko konfigurazioa
Ukipen bakarreko konfigurazioa funtzioa erabil dezakezu Xperia™ gailuen artean hari
gabe funtzionatzen duten hainbat eginbideren konfigurazioa exekutatzeko. Adibidez,
Ukipen bakarreko konfigurazioa erabil dezakezu Pantaila islatzea eginbidearen eta Xperia
Link™ aplikazioaren oinarrizko ezarpenen konfigurazioa exekutatzeko.
Ukipen bakarreko konfigurazioa funtzioa NFC erabiliz aktibatzen da. Ukipen bakarreko
beste eginbide batzuk Bluetooth® eta multimedia zerbitzaria dira. Pantaila islatzea,
multimedia zerbitzaria, NFC eta Bluetooth® eginbideak konfiguratzeari buruzko
informazio gehiago eskuratzeko, begiratu dagokien atala erabiltzailearen gidan.
Ukipen bakarreko konfigurazioa gailuan abiarazteko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Xperia™ konektagarritasuna > One-touch
konfigurazioa. NFC funtzioa automatikoki aktibatzen da.
3
Ziurtatu NFC funtzioa aktibatuta dagoela Xperia™ gailuan.
4
Ziurtatu bi gailuetako pantailak desblokeatuta eta aktibo daudela.
5
Mantendu bi gailuak batera, gailu bakoitzaren NFC hautemate eremuak bestea uki
dezan. Ukipen bakarreko konfigurazioa funtzioa automatikoki exekutatzen da.
Bi gailuek Ukipen bakarreko konfigurazioa funtzioa onartu behar dute.
99
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.