Kameraren ezarpenak
Argazki kameraren ezarpenak doitzeko
1
Aktibatu kamera.
2
Ezarpen guztiak bistaratzeko, punteatu .
3
Hautatu doitu nahi duzun ezarpena eta, ondoren, editatu nahi bezala.
Argazki kameraren ikuspegi orokorra
Bereizmena
Argazkiak atera baino lehen, aukeratu bereizmena eta aspektu erlazioa. Argazkiek zenbat
eta bereizmen handiagoa izan, orduan eta memoria gehiago behar dute.
5MP
2560×1920(4:3)
5 megapixeleko bereizmena 4:3 aspektu erlazioarekin. Egokia pantaila zabala ez duten gailuetan ikusteko
edo bereizmen handiarekin inprimatu nahi diren argazkietarako.
3.7MP
2560×1440(16:9)
3,7 megapixeleko bereizmena 16:9 aspektu erlazioarekin. Egokia pantaila zabaleko gailuetan ikusi nahi
dituzun argazkietarako.
2MP
1632×1224(4:3)
79
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
2 megapixeleko bereizmena 4:3 aspektu erlazioarekin. Egokia pantaila zabala ez duten gailuetan ikusteko
edo bereizmen handiarekin inprimatu nahi diren argazkietarako.
2MP
1920×1080(16:9)
2 megapixeleko bereizmena 16:9 aspektu erlazioarekin. Egokia pantaila zabaleko gailuetan ikusi nahi dituzun
argazkietarako.
VGA
640×480(4:3)
VGA formatua 4:3 aspektu erlazioarekin.
Ezarpen horiek
Eskuz moduan baino ez daude erabilgarri.
Tenporizadorea
Gailuari eutsi gabe atera ditzakezu argazkiak tenporizadorea erabiliz. Erabili funtzio hori
autorretratuak ateratzeko edo taldeen argazkiak ateratzeko, argazkiak guztiak ager
daitezkeen. Tenporizadorea erabili dezakezu ere argazkiak ateratzerakoan kamera
mugitzea saihesteko.
Aktibatuta (10 s.)
Ezarri 10 segundoko atzerapena, kamera tekla punteatzen duzunetik argazkia ateratzen denera arte.
Aktibatuta (2 s.)
Ezarri 2 segundoko atzerapena, kamera tekla punteatzen duzunetik argazkia ateratzen denera arte.
Desaktibatuta
Kameraren pantaila punteatu bezain laster aterako da argazkia.
Smile Shutter™
Erabili Smile Shutter™ funtzioa argazkia atera aurretik kamerak zein motatako irribarrea
hautemango duen zehazteko.
Fokatze modua
Argazkiko zein zatik izan behar duten garbien kontrolatzen du fokatze funtzioak. Fokatze
automatiko jarraitua aktibatuta dagoenean, kamerak fokatzen jarraitzen du fokatze marko
horiaren barruko eremua fokatuta ager dadin.
Fokatze bakar automatiko
Kamerak automatikoki fokatzen du hautatutako gaia. Fokatze jarraitu automatikoa aktibatuta dago. Eduki
ukituta kameraren pantaila fokatze marko horia urdin bihurtu arte, horrek fokatzea prest dagoela adierazten
du. Hatza altxatzen duzunean ateratzen da argazkia.
Aurpegi detekzioa
Kamerak bost aurpegira arte automatikoki hautematen ditu eta markoekin inguratzen ditu. Kamerak
automatikoki fokatzen du hurbilen dagoen aurpegia. Zein aurpegi fokatu ere hauta dezakezu pantaila
punteatuta. Kameraren pantaila punteatzean, marko urdina agertuko da hautatu eta fokatu den aurpegia
erakusteko. Aurpegi hautematea ezin da erabili eszena mota guztietan. Fokatze jarraitu automatikoa
aktibatuta dago.
Ukitu fokatzeko
Fokatu beharreko eremua zehazteko, sakatu kameraren pantailako eremu bat. Fokatze jarraitu automatikoa
desaktibatuta dago. Eduki ukituta kameraren pantaila fokatze marko horia urdin bihurtu arte, horrek fokatzea
prest dagoela adierazten du. Hatza altxatzen duzunean ateratzen da argazkia.
Objektuen segimendua
Bisorea ukituta objektu bat hautatzen duzunean, kamerak automatikoki egingo du horren jarraipena.
Ezarpena
Eskuz moduan baino ez dago erabilgarri.
HDR
Erabili HDR (High-Dynamic Range) ezarpena atzeko argi biziaren aurrean edo kontraste
handia duten baldintzetan argazkia ateratzeko. HDR funtzioak xehetasunen galera
konpentsatzen du eta eremu argi eta ilun esanguratsuak dituen argazkia sortzen du.
Ezarpen hori
Eskuz moduan soilik dago erabilgarri.
80
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Aurrebista
Argazkiak eta bideoak atera bezain laster, horien aurrebista ikusteko aukera duzu.
Mugagabea
Argazkiaren edo bideoaren aurrebista agertzen da, hura atera ondoren.
5 segundo
Argazkiaren edo bideoaren aurrebista 5 segundotan agertzen da, hura atera ondoren.
3 segundo
Argazkiaren edo bideoaren aurrebista 3 segundotan agertzen da, hura atera ondoren.
Editatu
Argazkia edo bideoa editatzeko ateratzen da, hura atera ondoren.
Desaktibatuta
Argazkia edo bideoa atera ondoren gordetzen da, baina ez da aurrebistarik agertzen.
Aurpegien erregistroa
Aurpegiak erregistra ditzakezu Kamera aplikazioarekin, bisoreak aurpegi horiek
automatikoki foka ditzan, bisorean agertzen direnean.