Bideokameraren ezarpenak
Bideokameraren ezarpenak doitzeko
1
Aktibatu kamera.
2
Punteatu ezarpen ikonoetako bat pantailan.
3
Ezarpen guztiak bistaratzeko, punteatu .
4
Hautatu doitu nahi duzun ezarpena eta, ondoren, egin aldaketak.
Bideokameraren ezarpenen ikuspegi orokorra
Bideoaren bereizmena
Doitu bideoaren bereizmena hainbat formatutara egokitzeko.
Full HD
1920×1080(16:9)
Full HD (bereizmen handi erabatekoa) formatua 16:9 aspektu ratioarekin.
HD
1280×720(16:9)
HD (bereizmen handia) formatua 16:9 aspektu erlazioarekin.
VGA
640×480(4:3)
VGA formatua 4:3 aspektu erlazioarekin.
QVGA
320×240(4:3)
QVGA formatua 4:3 formatu erlazioarekin.
MMSa
Grabatu MMSetan bidaltzeko egokiak diren bideoak. Bideo formatu horren grabaketa denbora mugatua da,
MMSetan sartu ahal izateko.
Tenporizadorea
Tenporizadorearekin bideo bat graba dezakezu gailuari eutsi gabe. Erabili taldeko
bideoak grabatzeko, bertan guztiak ager daitezen. Bideoak grabatzerakoan kamera
mugitzea saihesteko ere erabil dezakezu tenporizadorea.
Aktibatuta (10 s.)
Ezarri 10 segundoko atzerapena, kameraren pantaila punteatzen duzunetik bideoa grabatzen hasten denera
arte.
Aktibatuta (2 s.)
81
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Ezarri 2 segundoko atzerapena, kameraren pantaila punteatzen duzunetik bideoa grabatzen hasten denera
arte.
Desaktibatuta
Kameraren tekla punteatu bezain laster hasiko da bideoa grabatzen.
Smile Shutter™ (bideoa)
Erabili Smile Shutter™ funtzioa bideoa grabatu aurretik kamerak zein motatako irribarrea
hautemango duen zehazteko.
Fokatze modua
Bideoko zein zatik izan behar duten argien kontrolatzen du fokatze-ezarpenak. Fokatze
automatiko jarraitua aktibatuta dagoenean, kamerak fokatzen jarraitzen du fokatze-
marko zuriaren barruko eremua fokatuta ager dadin.
Fokatze bakar automatiko
Kamerak automatikoki fokatzen du hautatutako gaia. Fokatze automatiko jarraitua aktibatuta dago.
Aurpegi detekzioa
Kamerak automatikoki hautematen ditu bost aurpegi eta markoekin inguratzen ditu. Kamerak automatikoki
fokatzen du hurbilen dagoen aurpegia. Zein aurpegi fokatu ere hauta dezakezu pantaila punteatuta.
Kameraren pantaila punteatzean, marko horia agertuko da hautatu eta fokatu den aurpegia erakusteko.
Aurpegi hautematea ezin da erabili eszena mota guztietan. Fokatze automatiko jarraitua aktibatuta dago.
Objektuen segimendua
Objektu bat hautatzen duzunean bisorea ukituta, kamerak automatikoki egingo du horren jarraipena.
Ezarpen hori
Eskuz moduan soilik dago erabilgarri.
Neurketa
Funtzio honek automatikoki zehazten du esposizio orekatua, argazkian atera nahi duzun
irudian dagoen argi kopurua neurtuta.
Erdia
Doitu esposizioa irudiaren erdiko baldintzetara.
Normala
Kalkulatu esposizioa irudi osoko argi kopuruan oinarrituta.
Puntua
Doitu esposizioa atera nahi duzun irudiko zati txiki batera.
Bideo egonkortzailea
Bideo bat grabatzerakoan, gailua egonkor mantentzea zaila izan daiteke. Egonkortzaileak
eskuaren mugimendu txikiak konpentsatzen laguntzen du.
Mikrofonoa
Hautatu bideoak grabatzerakoan inguruko soinuak grabatzea nahi duzun.
Aurrebista
Bideoak atera bezain laster, horien aurrebista ikusteko aukera duzu.
Aktibatuta
Bideoaren aurrebista agertzen da, hura grabatu ondoren.
Editatu
Bideoa editatzeko irekitzen da, hura grabatu ondoren.
Desaktibatuta
Bideoa gordetzen da, hura grabatu ondoren, baina ez da aurrebistarik agertzen.
82
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.