Sony Xperia E3 - Deiak jasotzea

background image

Deiak jasotzea

Deiak erantzuteko

Deiak baztertzeko

Sarrerako deien tonuak isilarazteko

Deia jasotzen duzunean, sakatu bolumen tekla.

Erantzungailua erabiltzea

Gailuko erantzungailua deiei erantzuteko erabil dezakezu lanpetuta zaudenean edo deiei

erantzun ezin diezunean. Automatikoki erantzuteko funtzioa gai dezakezu eta deiak

automatikoki erantzun arte igaro beharreko segundo kopurua ezarri. Halaber, deiak

erantzungailura eskuz bidera ditzakezu horiei erantzuteko lanpetuta zaudenean. Eta

erantzungailuan utzitako mezuak atzi ditzakezu gailutik bertatik.

Erantzungailua erabili aurretik, agur moduko mezua grabatu behar duzu.

Erantzungailua erabilita deiei uko egiteko

Deiak jasotzean, arrastatu

Erantzuteko aukerak gora eta, ondoren, hautatu Ukatu

erantzungailuarekin.

Erantzungailurako agur moduko mezuak grabatzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Dei ezarpenak > Erantzungailua > Agurrak.

3

Punteatu

Grabatu beste agur bat eta jarraitu pantailako argibideei.

45

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Erantzun automatikoak gaitzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Dei ezarpenak > Erantzungailua.

3

Markatu

Erantzungailua kontrol laukia.

Deiak automatikoki erantzuteko epea ezarri ezean, balio lehenetsia erabiliko da.

Erantzun automatikoak aktibatzeko epea ezartzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Dei ezarpenak > Erantzungailua.

3

Punteatu

Erantzun geroago.

4

Doitu ordua gora eta behera korrituta.

5

Punteatu

Eginda.

Erantzungailuko mezuak entzuteko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Dei ezarpenak > Erantzungailua > Mezuak.

3

Hautatu entzun nahi duzun ahots mezua.

Erantzungailuko mezuak deien erregistrotik zuzenean entzun ditzakezu ere, punteatuta.

Deiei SMS batekin uko egitea

SMS batekin egin diezaiekezu uko deiei. Deiei uko egiteko mezuak erabiltzen dituzunean,

mezua automatikoki bidaliko zaio deitzaileari eta Mezularitzako elkarrizketan gordeko da

kontaktuarekin batera.
Gailuan aurrez zehaztutako mezu ugari dituzu aukeran. Bestela, mezu berri bat sor

dezakezu. Mezu pertsonalizatuak ere sor ditzakezu, aurrez zehaztutakoak editatuta.

Deiei SMS batekin uko egiteko

1

Deiak jasotzean, arrastatu

Erantzuteko aukerak gora eta, ondoren, punteatu

Ukatu mezu bidez.

2

Hautatu aurrez zehaztutako mezua edo punteatu eta idatzi mezu berria.

Bigarren deiak SMS baten bidez baztertzeko

1

Dei bat abian dela bip soinua behin eta berriro errepikatzen bada, arrastatu

Erantzuteko aukerak gora eta punteatu Ukatu mezu bidez.

2

Hautatu aurrez zehaztutako mezua edo punteatu eta idatzi mezu berria.

Deiei uko egiteko SMSa editatzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Dei ezarpenak > Ukatu deia mezu bidez.

3

Punteatu editatu nahi duzun mezua eta egin beharrezko aldaketak.

4

Punteatu

Ados.

46

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.